Aurreko larunbatean lagun batek galdetu zidan
-A ber Eneko. Zer uste duzu egin behar dela ekonomia berpizteko?. Ordun nik erantzun
-Bankutik diru guztia atera beharko genuke, edo pertsona bakoitzak Kutxan zentimo bateko kontuak ireki, honela galera masiboak sorrarazteko, eta noski greba orokorra egin.
-Ta zer lortuko genuke horrekin?
-Ba,argi dago. Ekonomia kapitalista suntsitzea, ezabatzea eta alternatiba berriak sortzeko aukera edukitzea.
Beste lagun batek, halako batean, boloniari buruz hitz egiten ari ginela, eta ni estatuaren kontra gaizkiesaka ari nintzelarik
-Baina zein da zure proposamena?
-Estatua eraitsi, denak libre bizi gaitezen inoren menpeko izan gabe, ez estatuaren menpeko, ez alderdiena ezta erregearena, eta noski, are gutxiago diruarena. Diru guztia erre beharko genuke. Jendeak lan gutxiago egin dezala, debalde, eta ordainean jasoko duena beste langileen zerbitzua izango delarik. Artekariak desagertarazi.
-Baina, nola bada, hori utopia besterik ez da. Utopiak ezin dira gauzatu.
-Denak muga duela uste duzue, horregatik zaudete mugatuta...
Anarkia! Iraultza soziala!
Greba, greba, greba orokorra!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario